Pourra'2013-ren sariak bihar, San Inazio bezpera, banatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko uzt. 29a, 16:58

Ekitaldia saninazioetarako jarri duen tonbolan izango da, Erdikalean, 20:00etan hasita. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzeraXabier Azpillagak (Kinttela taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra.

Uztarria Komunikazio Taldeak bihar, asteartea eta San Inazio bezpera, banatuko ditu 2013ko Pourra-ren sariak. Ekitaldia saninazioetarako jarri duen tonbolan izango da, Erdikalean, 20:00etan hasita. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Uztarriak Frantziako Tourraren bueltan antolatutako porra Xabier Azpillagak irabazi du aurten, Kinttela taldearekin. Pourra'2013k 156 parte-hartzaile izan ditu.

Hau da 2013ko Pourran saritutakoen zerrenda, bakoitzari dagokion sariarekin:

  • 1.goak: 936 euro, Kinttela, Xabier Azpillaga.
  • 2.goak: 624 euro, Zierka, Jon Iparragirre.
  • 3.goak: 312 euro, Eutsi Abraham, Iñaki Arzamendi.
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria, Panadero, Josu Lazkano.
  • 10.goak: Odriozola Ardoaken oparia, Maioz, Jon Etxeberria.
  • 13.goak: Erreka Bike-n oparia, Hirukotie, Joseba Exposito.
  • 22.goak: Ziklos Beniren oparia, Kafe Eskozesa, Andoni Korta.
  • 37.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Artista, Aitor Aramendi.
  • 49.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak, Petxarroman, Zigor Igartua.
  • 57.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Ezkurru, Lierni Artola.
  • 69.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Tete de la Pour, Xabier Balentziaga.
  • 99.goak: Odriozola Ardoaken oparia, Dormilon, Jon Goenaga.
  • 117.goak: Uztarriaren sariak, Urraki, Iñaki Agirre Odria.
  • 156.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Ausuaila, Ainhoa Gesalaga.
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu