Umeen Eguna argazkitan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 29a, 18:39

Handienak eta txikienak izan dira aurten ere Umeen Eguneko protagonistak. Handienak, goiz eta eguerdi partean Alde Zaharreko kaleak eta plaza Nagusia hartu zituzten hamahiru erraldoi konpartsak; txikienak, nola ez, herriko umeak, egunean zehar haientzat prestatutako ekitaldiez gozatu ahal izan zutenak. Tartean, 200 haur eta gaztetxok hartu zuten parte Haujijijai batzordeak antolatuta haurren Marea Arroxan; Berdura plazan bazkaldu ondoren, jolasak eta kalejira egin zituzten.

Erraldoien dantza lehiaketan, berriz, hamahiru konpartsetatik hamaikak hartu zuten parte -Azpeitiko eta Azkoitiko erraldoiek ez zuten dantzarik egin plazan- eta bi sariak Iruñeara joan ziren: taldekakoa (600 euro) Txantreako erraldoiek irabazi zuten eta banakakoa (300 euro) Errotxapeakoek.