Enplegu Planeko ikastaroetako diplomak banatu ditu Udalak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 29a, 12:25

Iaz abian jarri zen Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan antolatu ziren ikastaroetako diplomak banatu ditu Udalak. Eneko Etxeberria alkalteak, Leire Etxaniz eta Iñaki Portilla zinegotziek, Iraurgi Berritzen erakundeko Begoña Beobidek eta ikastaroetako irakasleek hartu zuten parte ekitaldian, eta 45 diploma banatu ziren bertan. Eneko Etxeberria alkateak, ikasle guztiak zoriontzeaz gain, "formazioaren garrantzia" nabarmendu zuen eskualdeko garapenaren baitan.

Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Beizama, Aizarnazabal eta Errezilgo Udalek hartu dute parte Enplegu Plan hori gauzatzeko lanetan. Eskualdeko merkatuaren eta egoera soizo-ekonomikoaren diagnosia egin eta formazioaren beharraz ohartuta, eskualdeko langabetuei zuzendutako formakuntza espezializatuko ikastaroak antolatu ziren: Kudeaketa komertziala eta internalizazioa, IKT: web aplikazioen garapena eta geriatria laguntzailea.