Herrira Eguna jendetsua izan zen

Uztarria.eus | Politika
2013ko uzt. 29a, 11:01

Ehunka lagunek hartu zuten parte zapatuan, Herrira Egunean. 16:00ak aldean hasi eta 19:00ak bitartean, koadrilak eta lagun taldeak zein norbanakoak plazako kioskora igo eta 'Herritarron epaia' ekimeneko liburuan ekarpena egin eta balantzara hondarra botatzen aritu ziren. 19:00etan hasi zen ekitaldia, eta antzerkia, bertsoak eta musika uztartu zituzten, Azpeitiko presoak gogoan hartuta. Preso horien senideak ere igo ziren kioskora, eta haien hondar aleekin aldatu zuen noranzkoa balantzak. Gauean, berriz, herri afaria izan zen Berdura plazan, eta behin afaria bukatuta iriki zituzten txosnak.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu