Iñigo Urkullu Azpeitian izango da saninazioetan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 29a, 14:27

Saninazio bigarrenean, abuztuaren 1ean, herrian izango da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, ekitaldi instituzionalean.

Iñigo Urkullu (EAJ) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenean, Azpeitian izango da. 

San Inazio bigarrenez ohikoa da Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian izatea, ekitaldi instituzionalean egoteko. Hala etorri izan ziren bere garaian Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe.

Azken legegintzaldian Patxi Lopez (PSE-EE) izan zen Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, eta saninazio bigarrenean ez zen Azpeitira inoiz etorri, egun horietan oporretan izaten zelako. Haren ordez Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua izan zen lau urtean ekitaldi instituzionalean parte hartu zuena.