Olatz Izagirre eta Luis Alberdi: "Elkarlanerako bide berriak ireki nahi ditu azokak herriko sektore ekonomikoen artean"

Uztarria.eus 2013ko uzt. 26a, 21:11
Olatz Izagirre eta Luis Alberdi, Azoka Herritik ekimeneko kideak.

Azoka Herritik ekimenaren ordezkariak elkarrizketa digitalean izan dira Uztarrian, irailaren 20, 21 eta 22rako prestatzen ari direnaz hizketan. Elkarrizketa osoa irakurgai, hemen.

"Oso erantzun ona izaten ari da, harrituta gaude", esan dute Olatz Izagirrek eta Luis Alberdik, Azoka Herritik ekimena jasotzen ari den erantzunaz. Irailaren 20an, 21ean eta 22an herrian egingo den azoka berezia antolatuko duen ekimenaren kideetako bi dira Izagirre eta Alberdi, eta Uztarrian izan dira, elkarrizketa digitalean, Uztarria.com-eko erabiltzaileen galderak erantzunez.

"Elkarlanerako bide berriak ireki nahi ditu azokak herriko sektore ekonomikoen artean", azaldu dute elkarrizketatuek. Herritarrak azokan era batera edo bestera parte hartzera ere animatu dituzte. "Herriko ekoizpenari, komertzioari eta sorkuntzari bide eman nahi diogu, eta honekin loturiko talde eta eremuek lekua dute azokan. Gurekin harremanetan jartzeko helbide honetara mezu bat bidali dezake nahi duenak: azoka.herritik@gmail.com".

Elkarrizketa osoa irakurgai, hemen.