Umeen Eguna izango da igandean

Uztarria.eus | Festak
2013ko uzt. 26a, 12:49

Bihar, zapatua, Herrira Eguna izango da eta Umeen Euskal Festa, berriz, igandean, eta egun osorako ekimenak antolatu dituzte.

Erraldoian dantzan, 2011ko Umeen Egunean.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Santioak bukatuta eta saninazioak iritsi baino lehen, asteburuan festa giroan murgilduko da berriz ere herria. Bihar, zapatua, Azpeitiko Herrira herri bilguneak antolatuta Herrira Eguna izango da, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde. Etzi, igandea, berriz, Umeen Eguna izango da.

Igandean haurren Euskal Jai eguna ospatuko da. Meza ondoren, erraldoien kalejira izango da, parrokiatik irtenda. Hamalau herritako erraldoiek (Beragara, Deba, Oiartzun, Azkoitia, Hondarribia, Donostia, Zarautz, Txantrea, Irun, Urduña, Ordizia, Errotxapea eta Azpeitia) hartuko dute parte desīŦlean. Gero, 12:00etan, dantza txapelketa eta sari banaketa egingo dituzte plazan.

Iazko moduan, Marea Arroxaren olatuaren baitan, Umeen Egunerako ekitaldiak antolatu
dituzte begiraleekin: haurren bazkaria, jolasak eta erromeria egingo dituzte, besteak beste. 

16:00etan, XXXIII. Kadeteen Saninazio Txirrindulari Saria jokatuko da, plazatik irtenda. Gero, 18:00etan, Azpeitiko Zezenzale Elkarteak saninazioetarako antolatutako zezenketetako zezenen desenkajonamendua izango da zezen-plazan. Celestino Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia), Palha (Porto Alto, Portugal) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegietako zezenak aterako dituzte.

Umeen Eguna igandean bada ere, barraken eguna, astelehenean, hilak 29, izango da. 

Hemen, Umeen Eguneko egitaraua:

10:00etan goiz eresia, Juan Antxieta musika eskolako txistulariekin eta banda gaztearekin.

11:00etan Umeen Meza Nagusia, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian

11:30ean erraldoien desfilea, kalez kale.

12:00etan haurrentzat dantzak, plazan.

12:30ean erraldoien dantza saioa eta sari-banaketa, plazan.

14:00etan bazkaria, Berdura plazan.

16:00etan XXXIII. Kadeteen Txirrindularitzako San Inazio Saria, plazatik abiatuta.

Umeentzat jolasak, plazan.

17:00etan umeentzat erromeria, plazan.

17:30etik 18:00etara, umeak jasotzeko tartea.

18:30ean desenkajonamentua, zezen plazan.

19:30etik 22:00etara, Urolatarrak txarangaren kalejira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu