Alde Zaharra oinezkoentzat izango da abuztuan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 26a, 13:26
Plaza ere oinezkoentzat izango da abuztuan.

Astegunetan 13:00etatik aurrera, Goiko kaletik itxiko dute Alde Zaharra, eta asteburutan, berriz, Artzubiko zubitik. Udalak Alde Zaharra biziberritzeko planaren baita hartu du gunea oinezkotzeko erabakia. 

Abuztuaren 3tik hasita, 13:00etatik aurrera, Alde Zaharra oinezkoentzat soilik egongo da irekita hilabete guztian. Astegunetan Goiko kaletik itxiko dute, eta asteburutan, berriz, Artzubiko zubitik. Udalak Alde Zaharra biziberritzeko planaren baitan hartu du gunea oinezkotzeko erabakia, "herritarrak lasai egoteko beste eskaintza bat izan dezaten". 

Alde Zaharra biziberritzeko beste zenbait aldaketa ere egin ditu Udalak herrian azken hilabeteotan; Olazko Andre Mariaren plazatxoa oinezkotzea, Foru ibilbidean oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna bermatzea, eta Done Jakue kaleko parkea berritu eta aparkalekua oinezkotzea, besteak beste. Lan horiekin "Alde Zaharraren irisgarritasuna hobetu eta bizitza sozialerako eremuak egokitu" nahi ditu Udalak.