Bukatu da Pourra'2013

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko uzt. 21a, 22:32

Xabier Azpillagak (Kinttela taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko porra, Jon Iparragirre (Zierka) izan da bigarrena eta Iñaki Arzamendi (Eutsi Abraham) hirugarrena. Beste hamaika apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, izango da, 20:00etan, Uztarriak Erdikalean jarriko duen tonbolan.

Gaur, uztailaren 21ean, bukatu da 2013ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan garaipena Chris Froomerentzat (Sky Procycling) izan bada, Pourra'2013-ren sari nagusia Xabier Azpillagak irabazi du, Kinttela taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Jon Iparragirre izan da, Zierka taldearekin, eta hirugarren saria Iñaki Arzamendirentzat izan da, Eutsi Abraham taldearekin. Pourra'2013k 156 parte-hartzaile izan ditu. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamaika sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 936 euro, Kinttela, Xabier Azpillaga.
  • 2.goak: 624 euro, Zierka, Jon Iparragirre.
  • 3.goak: 312 euro, Eutsi Abraham, Iñaki Arzamendi.
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria, Panadero, Josu Lazkano.
  • 10.goak: Odriozola Ardoaken oparia, Maioz, Jon Etxeberria.
  • 13.goak: Erreka Bike-n oparia, Hirukotie, Joseba Exposito.
  • 22.goak: Ziklos Beniren oparia, Kafe Eskozesa, Andoni Korta.
  • 37.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Artista, Aitor Aramendi.
  • 49.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak, Petxarroman, Zigor Igartua.
  • 57.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Ezkurru, Lierni Artola.
  • 69.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Tete de la Pour, Xabier Balentziaga.
  • 99.goak: Odriozola Ardoaken oparia, Dormilon, Jon Goenaga.
  • 117.goak: Uztarriaren sariak, Urraki, Iñaki Agirre Odria.
  • 156.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Ausuaila, Ainhoa Gesalaga.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurrtengo talde idealak 2385.75 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 54.70 gehiago.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, Pourraren sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan. Uztarriak Erdikalean duen festetako tonbolan egingo da sari banaketa. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu