Festetako tonbola Santio egunean irekiko du Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 19a, 21:05

Hilaren 28an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean ere zabalik izango da, Erdikaleko ohiko lokalean. Bosgarren urtez, Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena.

Santio egunarekin, uztailaren 25ean, hasiko da Azpeitian udako urteroko festa segida. Egun berean, datorren ostegunean, irekiko du Uztarria Komunikazio Taldeak bere festetako tonbola, Erdikalean.

Bosgarren aldiz jarraian jarriko du tonbola Uztarriak eta, aurrekoetan bezala, Jabier Iruretak musutruk utzitako lokalean izango du egoitza. Bosgarren urtez, era berean, eskerrak eman beharrean da Uztarria, lokal jabeari bezala, tonbola posible egiten duten laguntzaile guztiei. Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena; 70etik gora guztira, aurten ere. Uztarriak diru-sarrera propioak areagotzeko abian jarri zuen proiektuan denen laguntza oinarrizkoa delako, mila esker guztiei!

Santio eta saninazioak tarteko, aurten bost egunetan irekiko ditu ateak Uztarriaren tonbolak: uztailaren 25ean, 28an, 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean. Ordutegiari dagokionez, eguerdi partean 12:00etatik 15:00etara eta, arratsaldetik aurrera, 17:00etatik gauerdiraino izango da tonbolan txartelak erosi eta sariak eskuratzeko aukera. Uztailaren 28an, igandea, iluntzean goizago itxiko da tonbola, 20:30ak aldera.

Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira. Oparien zerrenda luzea izango da aurten ere. Eta, saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidunak ere ez dira gutxi izango. Ukabik emandako netbook erako ordenagailu eramangarria eta Eroski Bidaiak-ek emandako asteburuko egonaldia (bi lagunentzat) dira tonbola ixtearekin bat egingo den azken zozketan banatuko ditugun sariak.

Onena, tonbolara joan eta probatzea!

Ekimenaren laguntzaileak

Bertan merkatarien elkartea

Azpeitiko Udala

Ukabi informatika

Eroski Bidaiak

Eregi euskara eta komunikazioa

Danetik

Matxin xestoak

Nekane janari denda

Nerea eskulanak

Amaia taberna

Azpeitia taberna

Egaña gozotegia

Eguzkitza taberna

Errotaundi okindegia

Etxaun kutixiak

Etxe Zuri taberna

Garoa taberna

Hartzubia taberna

Xoxote kafetegia

Intz taberna

Iraye taberna

ISB taberna

Izaro taberna

Jim Clark taberna

Juantxo Txiki taberna

Korrale taberna

Laratz taberna

Neguda taberna

Ogi Berriena okindegia

Oñatz taberna

Kantoi taberna

Urola Express taberna

Urtzi taberna

Aliur kafetegia

Azkune frutak

Ametsa taberna

Añota sagardotegia

Auntxa erretegia

Baigera I

Baigera II

Garmendipe taberna

Jai Alai jatetxea

Kiruri jatetxea

Larrañaga Hotela

Lau Bide jatetxea

Mendizabal taberna

Mikel Uria jatetxea

Ondarbide jatetxea

Ongi Etorri jatetxea

Orbegozo jatetxea

Osinazpi taberna

Pastorkua jatetxea

Patxo jatetxea

Sanagustin kulturgunea

Uranga jatetxea

Arrupe Hotela

Kiroldegiko taberna

Adats ile-apaindegia

Bigara ile-apaindegia

Garai ile-apaindegia

Goiatz ile-apaindegia

Inaxita ile-apaindegia

Jone eta Maikar estetika zentroa

Karmen Gurrutxaga ile-apaindegia

Kimetz ile-apaindegia

Zuha ile-apaindegia

Anare ile-apaindegia

Elnek ile-apaindegia

Edurne ile-apaindegia

Irede estetika zentroa