Oier Ibarguren Euskadiko txapeldun

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko uzt. 2a, 11:02

Sanjoanetako asteburuan lortu zuen txapeldunaren izendapena azpeitiar txirrindulariak, Aguraineko proba irabazi ostean. Mikel Aizpuru eta Unai Orbea azpeitiarrek ere hartu zuten parte 52 kilometroko proban. 

Oier Ibarguren, Beasaingo lasterketa batean. (Lagun Onak TE)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Artacciones Sanz taldeko Oier Ibarguren azpeitiar txirrindularia Euskadiko txapelduna da, sanjoanetako asteburuan Aguraineko proba irabazi ostean. Lasterketan parte hartu zuten txirrindulariek lau mendatetan 52 kilometro egin behar izan zituzten. Ihesaldian nagusitu zen Ibarguren, Erro y Eugui taldeko Urko Berraderekin batera. Txapela, baina, azpeitiarrak lortu zuen. Mikel Aizpuru eta Unai Orbea azpeitiarrek ere hartu zuten parte Aguraineko proban. 

Bat baino gehiago dira Ibargurenek denbora gutxian egin dituen lorpenak: joan den martxoan kadeteen Azpeitiko txirrindulari lasterketa irabazi zuen, eta maiatzean, Gipuzkoako txapeldun izendatu zuten, bigarren urtez jarraian.  

 

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-07-02 : 13:17

Zorionak Lagun Onak T.E.ri eta txirrindulari guztiei!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu