XIII. Pourrak 156 parte-hartzaile ditu

Uztarria.eus 2013ko eka. 29a, 17:46

Irabazleak 936 euro jasoko ditu, bigarrenak 624 eta hirugarrenak 312. Horiez gain, 4, 10, 13, 22, 37, 49, 57, 69, 99, 117 eta 156. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hamahirugarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta 156 parte-hartzaile izango ditu aurtengo jokoak. Gaur, ekainak 29, hasi eta uztailaren 21ean bukatuko da 2013ko Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz, 136 parte-hartzaile izan zituen Pourrak. 2001ean, lehen edizioan, 108.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'13ren helbidea: uztarria.com/pourra/2013

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da, Erdikalean. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 936 euro jasoko ditu, bigarrenak 624 eta hirugarrenak 312. Horiez gain, 4, 10, 13, 22, 37, 49, 57, 69, 99, 117 eta 156. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda.

  • 1.goak: 936 euro
  • 2.goak: 624 euro
  • 3.goak: 312 euro
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • 10.goak: Odriozola Ardoaken oparia.
  • 13.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 22.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 37.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 49.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • 57.goak: Azpeitiko Udalaren saria.
  • 69.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • 99.goak: Odriozola Ardoaken oparia.
  • 117.goak: Uztarriaren sariak.
  • 156.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Beste zenbait datu

  • Guztira, 41 txirrindulari eta 8 talde desberdin aukeratu dira, nahiz eta parte hartu 198 txirrindulari eta 22 taldek egiten duten. Ikusi datuok, hemen: http://uztarria.com/pourra/2013/txirrindulariakZenbatek
  • Froome izan da aukeratuena. Apustu batean ez beste guztietan izan da aukeratua. Contador, Cavendish, Sagan eta Rodriguez ere ia apustu guztietan daude.
  • Apustu guztiak, hemen ikusi daitezke: http://uztarria.com/pourra/2013/taldeGuztiak Datuak transkribatzerakoan erroreren bat egin dugula uste baduzu, mesedez, jarri ahalik azkarren harremanetan uztarriarekin.
  • Eta, gainerako informazio guztia ere, ohiko helbidean: http://uztarria.com/pourra/2013
  • Zorte on denei!