Aste honetako pintxo-poteoa ostegunean eta ostiralean izango da

Uztarria.eus 2013ko eka. 27a, 12:30

19:00etatik 21:00etara bitartean tragoak eta mokaduak euro bat balioko dute Alde Zaharreko hainbat tabernatan. Aste honetan, lehen aldiz, bitan egingo da: gaur, osteguna, eta, bihar, ostirala. 

Bihar, hileko azken ostirala denez, elkarretaratzea eta gero pitxo-poteoa izango da. Aste honetan, bi aldiz izango da poteoa. Izan ere, gaur, osteguna, ere egingo da Alde Zaharreko ohiko tabernetan. Hori dela-eta, ardo edo zurito trago batek eta pintxoak euro bat balioko dute.

19:00etatik 21:00etara bitartean hartu ahal izango dira tragoa eta mokadua euro baten trukean. Momentuz, taberna hauek hartuko dute parte ostegunetako ekimenean: Etxe Zuri, Korrale, Bost, Intz, Zuhatz, Sanagustin kulturgunea (kultur ekitaldirik ez dagoenean), Oñatz eta Lokotx (Orkatz eta Txarrantxak ostiraletan egiten dute).

Hilaren 23an hasi zen ostegunetako pintxo-poteoa. Baina hileko azken astean ostiralean euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzearen ondoren egiten denari eustea erabaki zen, ostegunean egin beharrean.