Corrugadoseko langileen topagunea

Uztarria.eus 2013ko eka. 26a, 19:23

Corrugados Azpeitiako langileek topagunea antolatu dute Arretxe kalean, Amueko biribilgunearen ondoan (argazkian), lantegiko laminazio plantaren ibaiz bestalde. Joan den ekainaren 21ean egindako batzarrean erabaki zuten gunea prestatzea, enpresaren itxieraren kontra langileek daramaten borrokaren barruan; astelehenetik, ekainak 24, 10:00etatik 19:00etara ari dira elkartzen han hainbat langile. Lanean jarraitzen dutenek eta dagoeneko kaleratze-agiria jaso dutenek bat egiteko gunea izatea nahi dute Arretxen jarri duten karpa.