Etxeberria IV.a eta Agirrezabala Foru Aldundiko Txapelketako finalista

Uztarria.eus 2013ko eka. 26a, 13:07
Erremontistak atzoko Kutxa Txapelketako aurkezpenean.

Matxin III.ak eta Ionek, berriz, hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko lehian arituko dira, Juaristi eta Zubizarretaren kontra. Bi partidak Zestoako pilotalekuan izango dira, ostiralean, ekainak 28, 22:30ean hasita. 

 

Etxeberria IV urrestildarrak eta Agirrezabala matxinbentarrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren IV. Erremonte Txapelketako finala jokatuko dute datorren zapatuan, ekainaren 28an, Zestoako pilotalekuan, Etxabe II.a eta Barrenetxea IV.aren aurka. Finalerako txartela ekainaren 21ean Aizarnazabalen jokatutako partidan lortu zuten, Juaristi eta Zubizarreta 37 eta 40 garaitu ostean. 

Matxin III.a eta Ion Etxeberria, berriz, hirugarren edo laugarren postua lortzeko lehiatuko dira, egun  eta toki berean, Juaristi eta Zubizarretaren kontra. Partida 22:30ean hasiko da, eta ondoren, finala jokatuko da. 

Kutxaren Txapelketaren aurreko fasea

Matxin VI.a, Etxeberria IV.a, Matxin III.a, Agirrezabala eta Ion izango dira ekainaren 29an hasita Kutxako Banakako Txapelketaren aurreko fasean lehiatuko diren hamar erremontistetako bost. Ekainaren 29tik aurrera jokatuko dira partidak, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Ttxapelketaren aurreko faseko lehenengo bi postuetan sailkatzen diren bi erremontistek jokatuko dute Kutxaren 2013ko Txapelketa, abuztuan.