Noaingo martxarako autobusa jarri dute

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 26a, 12:13

Joatea nahi dutenek zapatua baino lehen eman beharko dute autobuserako izena, Orkatz Kultur Elkartean edo Mendizaleen tabernan.

Nabarraldek, Orreaga Fundazioak eta Nafarroa Bizirik ekimenek antolatuta, Noaineko martxa egingo dute larunbatean, 1522ko bataila gogoratzeko, eta hara joateko autobus zerbitzua izango da, Azpeititik. 
 
Zestoan, gurutze paretik abiatuko da autobusa, 07:30ean, eta autobus hark jasoko ditu azpeitiarrak; 07:45ean anbulatorio aurrean izango dute irteera. Bertara joateko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Azpeitian Orkatz Kultur Elkartean eta Mendizaleen tabernan eman daiteke izena. Noainetik 18:00ak aldera itzuliko dira herrira. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte bertaratu daitezen.
 
Honako egitaraua izango dute Noainera joaten direnek: 09:30ean Getzen elkartuko dira, eta 10:00etan Noainera martxa abiatuko dute. 12:15ean, berriz, elkarretaratzea egingo dute Iruñan, autobus geltokian, eta 13:00etan amaiera ekitaldia egingo dute Alde Zaharrean. Herri bazkariarekin amaituko dute eguna, eta horretarako txartelak aurrez erosi behar dira. Informazio gehiago hemen aurkitu daiteke: www.nafarroa.biz/noain.