'Memoria y sexualidad femenina bajo el franquismo' dokumentala izango da ikusgai, bihar

Uztarria.eus 2013ko eka. 25a, 19:41

Bihar, asteazkena, Memoria y sexualidad femenina bajo el franquismo dokumentala izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, Emakumeen Txokoan. "Memoria historikoaren berreskurapenaz hitz egiten den garai hauetan beharrezkoa deritzogu gizarte zibiliak jasandako errepresio mota desberdinen inguruko memoria ere jasotzea eta eragindako minak errekonozitzea. Horien artean emakumeei sexualitatea askatasunez bizitzeko ezarri zitzaizkien zigor moral zein penaletaz hitz egin beharra dago", azaldu dute Bilgune Feministako kideek. Dokumentalaren trailerra ikusteko egin klik hemen.

Bihar, asteazkena, Memoria y sexualidad femenina bajo el franquismo dokumentala izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, Emakumeen Txokoan. Garai hartako "moral frankista kristauak kalte handia egin zuen eta egindako min hura ezagutu, konpartitu eta aztertzeko bereziki hura bizi izan zuten emakumeak biharko emankizunera gonbidatu nahi ditugu ziur gaude zeresana izango dutela-eta", azaldu dute Bilgune Feministako kideek.

"Memoria historikoaren berreskurapenaz hitz egiten den garai hauetan beharrezkoa deritzogu gizarte zibiliak jasandako errepresio mota desberdinen inguruko memoria ere jasotzea eta eragindako minak errekonozitzea. Horien artean emakumeei sexualitatea askatasunez bizitzeko ezarri zitzaizkien zigor moral zein penaletaz hitz egin beharra dago. Orain dela 40 urte baino gutxiagoko kontuak dira eta gaur egungo gizartean guzti honek nolako ajeak utzi dituen aztertzea beharrezkoa deritzogu. Oraindik ere moral kristau frankista hark gure sexualitatea bizitzeko moduan eragina izaten jarraitzen duelakoan baikaude", azaldu dute Bilgune Feministako kideek.

"Erregimen frankistaren eraginpean ezarritako gizarte arau desberdinen bidez emakumeen sexualitatea erreprodukzioarekin lotuta baino etzen onargarritzat jotzen. Gizonen beharrak asetzera eta umeak izatera soilik zuzendutako diskurtsoa zegoen eraikita. Ama ona eta emazte ona nola izan erakusten zitzaien, gizonezkoen esklabutzara zuzendutako mezuen bidez... (ikusi besterik ez daude Manual de la buena esposa bezelako eskuliburuek edo Falangeko emakumeek zabaltzen zituzten mezuak). Eta guzti hau bermatzeaz ondo baino hobeto arduratu ziren garai hartako psikiatrak, eliza kristauaren hezkuntza sistema, sistema judiziala, poliziala etabar", gaineratu dute.

Raquel Osbornek argitaratu duen Emakumeak susmopean liburuan eta bihar ikusgai izango den Cecilia Montagut-ek egindako dokumentalean "errealitate hauek jasotzen dituzten testigantza desberdinak biltzen dira", esan dute Bilgune Feministakoek: "Adibide ugari daude; gizonezkoz jantzita kalera ateratako emakume baten atxiloketa "emakumeak engainatzea" egotzita, (emakume batek beste emakume batekiko desira sentitzea ezinezkoa balitz bezala), diskurtso psikiatrikoaren eraikuntza emakumeen desira patologizatuz, emakumeen arteko harremanen ikusezintasun erabatekoa eta zigor penalak, emakume garbia eta zikinaren arteko banaketa, birjinak eta putak... Guzti horren aurrean emakumeek estrategia propioak garatu zituzten euren nahiei ateak irekitzeko. Ezkutuan harreman desberdinentzat espazioak sortu zituzten, modu publikoan bizitzea ezinezkoak ziren harremanak garatu zituztelarik nahiz eta errepresioari, epaituak izateari eta beldurrari aurre egin behar izan zieten". 

Dokumentalaren trailerra ikusteko egin klik hemen.