Hasi dira udaleku irekiak

Uztarria.eus 2013ko eka. 25a, 14:25

Atzo, ekainak 24, hasi zen 2013ko udaleku irekietako lehen txanda, eta uztailaren 5era bitartean 273 haur eta gaztetxok hartuko dute parte. Nerabeak sei multzotan banatu dituzte adinaren arabera: Udan Txiki taldea 29 haurrek osatu dute, eta Udan Koxkor 80k. Udan Jolasen, berriz, 55 haur ari dira parte hartzen, Udan Mugin 65 eta Udan Alain 19. Udabentura taldea hamairu eta hamasei urte bitartekoek osatzen dute, eta 25 nerabek eman dute izena.

Gazteria sailak azaldu duenez, "talde guztiek ondo pasatu zuten atzo, ondo joan zitzaien lehen eguna". Udabenturakoak Gaztelekuan bildu eta eskulanak egin zituzten. Besteak beste, zapatillak atondu zituzten, argazkietan ikusi daitekeen gisan.