Alde Zaharreko bizilagunen bilera izango da bihar

Uztarria.eus 2013ko eka. 25a, 12:20

Baigeran bilduko dira bizilagunak, 19:00etan hasita. Alde Zaharrean egin diren lanen jarraipena eta balorazioa egingo dute bertan, besteak beste. 

Bihar, ekainak 26, Alde Zaharreko bizilagunenk bilera egingo da Baigeran, 19:00etan hasita. Hainbat gai landuko dute bertan: Alde Zaharrean egin diren lanen jarraipena, eta Alde Zaharra nolakoa zen irudikatzeko ekimena eta material bilketa, besteak beste. 

Bilera deialdia egin duten herritarrek azaldu dutenez, Azpeitiko Udalak Alde Zaharra biziberritzeko martxan jarri zuen prozesuan "berebiziko garrantzia" dute bizilagunek. Alde Zaharreko herritarrak hainbat aldiz bildu dira eta ideia desberdinak atera dituzte. Biharko bileran "horietaz eta bestelakoez" hitz egingo dute. 

Bileraren deialdia Alde Zaharra biziberritzeko prozesuaren baitan egin dute. Udala plan horrekin, Alde Zaharreko talde eta eragile desberdinekin bildu eta haien proposamenak entzuten ari da, "Alde Zahar biziagoa lortzeko". Hori dela eta, 2012ko azaroan Alde Zaharreko Mahaia osatu eta lehen aldiz bildu zen. Biharko bileraren deitzaile den herritarren taldea ere ari da  mahaian parte hartzen.