Odola emateko hitzordua bihar, asteazkena, anbulatorioan

Uztarria.eus 2013ko eka. 25a, 12:54

Bihar, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Hurrengo hileko hitzordua uztailaren 22an izango da.

Bihar, asteazkena, izango dute herritarrek ekainean odol-emate hitzordua. Azpeitiako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, 17:00etatik 21:00etara bitartean izango da odola emateko aukera anbulatorioan. Hileko azken asteazkenetan egiten da odol-ateratzea, baina hurrengo hilabeteko odol ematea uztailaren 22an, astelehena, izango da, azken asteazkena San Inazio eguna delako.

"Joan den hilean ez genuen odol-emate asko izan. Badirudi udaren etorrerarekin jendea lasaitu egiten dela eta odola emateko behar gutxiago dugula, baaina ez da horrela. Gaixoek ez dute oporrik. Gainera, sasoi honetan istripuak-eta areagotu egiten dira, eta ospitaleetan odol asko behar izaten dute", azaldu dute Odol Emaileen elkartekoek.