Sanjoanetako asteburua Urrestillan

Uztarria.eus 2013ko eka. 24a, 13:26

Joan den zapatuan, ekainak 22, hasi ziren sanjoanak Urrestillan. Gazte afarian dozenaka lagun elkartu zen, eta hura amaitzean jende ugari hurbildu zen Belar Txarrak eta Zopilotes Txirriaos taldeen kotzertuetara, dantza euriaren azpian egin behar izan bazuten ere.

Igandean, San Joan bezpera izanik, festa giroak jarraipena izan zuen txupinazoarekin eta herri afariarekin, besteak beste. Urtero bezala, gauerdian bildu zen jende gehien Urrestillako plazan, San Juan arbola sartu eta sua nola pizten zuten ikusteko.

Asteazkean 23:00etan bukatuko dira festak, arbolaren entierroarekin. Dena den festarako hiru egun gelditzen zaizkie urrestildarrei, eta hemen hiru egunotako egitaraua:

Hemen sanjoanetako egitaraua:

Ekainak 24, astelehena. San Joan eguna

12:00. Meza nagusia.
12:45. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua.
13:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
17:30. Umeentzat erromeria.
22:00. Errimak oinetan ikuskizuna. Eguraldia txarra bada frontoian, eta bestela plazan.

Ekainak 25, asteartea. San Joan Txiki

12:30. Sagardo dastaketa, Oto tabernaren eskutik.
14:00-14:45. Muserako izen-ematea, plazan, zubi gainean.
15:00. Mus txapelketa, herriko tabernetan. Finala Oto tabernan jokatuko da.
16:00. Puzgarriak haurrentzako.
17:00. Haurrentzako merienda.
22:00. Lakrikun antzerki taldearen Prest gaude antzezlana, frontoian.
22:00. Salsa gaua, txosnetan.

Ekainak 26, asteazkena. San Joan hirugarrena

17:00. Haurrentzako eskulanak.
23:00. Arbolaren entierroa.

---
Musika Banda. Sorrera: 1895. / Herriko bandaren lehenengo aztarna XIX. mendekoa da. / Gaur egun partaidetza handia du herriko festetan-eta. / 2007tik zuzendaria Unai Frantzesena da. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Lakrikun Antzerki Taldea. Sorrera: 1994. / Atzerki talde amateurra da Lakrikun, Ikasberri Azpeitiko Ikastolaren babesean sortutakoa. Noizean behin antzerki obra berriak prestatu eta jendeari eskaintzeko asmoz eratu zen; bide hori egiten ari da. Taldetik kanpoko lanik ere egiten dute bertako kideek, gaztetxo, gazte edota emakumeekin. Herriko beste ekimen batzuetan ere hartzen du parte taldeak. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Hemen Urrestillan asteburuan ateratako argazkiak: