Trikiti eta pandero ikastaroa Imuntzoren eskutik musika eskolan

Uztarria.eus 2013ko eka. 24a, 12:16

Hilabeteko ikastaroa izango da, uztailaren 1ean hasita. Astean bi orduko saioak izango dira, lau edo sei pertsonako taldeetan, eta 40 euroko ordaindu beharko da. Izena emateko epea aste honetan amaituko da.

Datorren hiletik aurrera, trikitia edo panderoa ikasteko aukera egongo da Juan Antxieta musika eskolakoek antolatuta, eta Inmuntzok emango ditu saioak. Uztailaren batean hasi eta hilabete iraungo du ikastaroak. Astean bi orduko saioak izango dira, baina ordutegia ez dago finkatuta, ikastaroan izena ematen dutenen arabera adostuko baita. 

Klaseak lau edo sei pertsonako taldeetan emango dira, musika eskolan bertan. Ikastaroaren kostua 40 eurokoa da, eta aste honetan amaituko da izena emateko epea. Informazio gehiago nahi duenak 943 81 62 63 edo 656 008 040 telefonora deitu beharko du. 

---

Juan Antxieta Musika Eskola. Sorrera: 1983. / Musikako lehen eskolak Karmelo Etxegarai ikastetxean Sanjuandegin zituen lokaletan eman zituzten, eta gero Oktogonoan. Lehen 25 urteetan Musika Eskolatik hiru mila ikasle inguru pasatu ziren. Ekitaldi nagusiak: Santa Zizili eta ikasturte bukaerako jaialdiak. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak