Arbola sartu aurreko kalejira

Uztarria.eus 2013ko eka. 24a, 12:33

Sanjoanetan murgilduta dira zapatuaz geroztik Urrestillan, eta asteazkena bitartean festa giroa izango da nagusi. Atzo, sanjoan bezpera, sartu zuten San Joan arbola plazan, eta jende ugari izan zen ekitaldia ikusten. Ohikoa den gisan, arbola sartu aurretik kalejira egin zuten (bideoan).

Hemen sanjoanetako egitaraua:

Ekainak 24, astelehena. San Joan eguna

  • 12:00. Meza nagusia.
  • 12:45. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua.
  • 13:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 17:30. Umeentzat erromeria.
  • 22:00. Errimak oinetan ikuskizuna. Eguraldia txarra bada frontoian, eta bestela plazan.

Ekainak 25, asteartea. San Joan Txiki

  • 12:30. Sagardo dastaketa, Oto tabernaren eskutik.
  • 14:00-14:45. Muserako izen-ematea, plazan, zubi gainean.
  • 15:00. Mus txapelketa, herriko tabernetan. Finala Oto tabernan jokatuko da.
  • 16:00. Puzgarriak haurrentzako.
  • 17:00. Haurrentzako merienda.
  • 22:00. Lakrikun antzerki taldearen Prest gaude antzezlana, frontoian.
  • 22:00. Salsa gaua, txosnetan.

Ekainak 26, asteazkena. San Joan hirugarrena

  • 17:00. Haurrentzako eskulanak.
  • 23:00. Arbolaren entierroa.