Salgai daude dagoeneko Lagun Onak Egunerako txartelak

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko eka. 21a, 10:48

Gaur, ostirala, eta astelehenean erosi ahal izango dira sarrerak Lagun Onakek Garmendipen duen bulegoan, 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, Azpeitia eta Sanjuandegiko Kantoi tabernan ere eskuratu daitezke.

Lagun Onak futbol taldeak ekainaren 29rako, zapatua, antolatu duen Lagun Onak Egunaren baitan, bazkaria izango da, 15:00etan hasita, Berdura plazan. Dagoeneko bazkarirako txartelak honako lekuetan jarri dituzte salgai: Lagun Onakeko Garmendipeko bulegoan gaur, ostirala, eta datorren astelehenean, 18:00etatik 20:00etara.

Azpeitia tabernan eta Sanjuandegiko Kantoi tabernan ere eskuratu ahal izango dira bazkarirako txartelak. Haurrentzako txartela hamar euro ordaindu beharko da eta helduentzako txartela, berriz, 15 euro.

Egun osoko egitaraua ikusteko egin klik hemen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu