Jose Maria Guibert: "Aldaketa teknologikoei nola jarraitu, hor dugu erronketako bat"

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 20a, 14:07

Deustuko Unibertsitateko errektore berria da Azpeitiko jesulaguna, orain aste batzuetatik. Ingeniaritzan doktorea da, eta unibertsitateko kontuez harago, krisi ekonomikoaz eta baloreen krisiaz ere eman du iritzia. Gaur elkarrizketa argitaratu du Urola Kostako Hitza-k 'Arkupean' gehigarrian. 

Aste gutxi batzuk daramatza Deustuko Unibertsitateko errektore lanetan Jose Mari Guibert jesulagunak (Azpeitia, 1962). Ingeniaritzan doktore den apaiza, lan taldea ezagutzen ari da oraindik, baina unibertsitatea aspaldidanik ondo ezagutzen du, eta argi du jarraitu beharreko norabidea. Etika, ingeniaritza eta berrikuntza arloetan adituak Bilboko bulego handi eta argitsuan eskaini dio elkarrizketa Urola Kostako Hitza-ri.
 
Krisi ekonomikoaz gain, baloreen krisia ere asko entzuten da aspaldian. Zu etika arloan asko ikasitakoa eta ikertutakoa zara. Zer iritzi duzu egun bizi dugun egoeraz?
 
Orain dela gutxi gai hauetaz zerbait badakien pertsona batek esan zidan krisia Espainian 1982an hasi zela. Urte hartan alderdi politiko guztietako jendea, enpresariak, bankuak... hasi zirela diru erraza lortzen, eta ustelkeriaren munduan sartzen. Beste batek ere horixe esan dit, azken
lau urteetako krisiak atzetik beste arazo handiago bat duela: baloreen krisia. Ustelkeria, elkartasuna, berrikuntza, gauzak norberak egin edo besteen dirutik bizi... arlo horietan dago arazoa. Ustelkeria, berrikuntzarik ez egitea eta halako baloreak gure kulturan txertatuta baldin baditugu, arazo handia dugu. Krisia ez da finantza arlokoa bakarrik. Erronka handia dugu baloreen kontuekin.
 
Beste unibertsitate batzuk ezagutzen dituzu, Berkeley eta Londresko unibertsitate publikoa kasu. Kanpoko eredurik ba al duzu gustuko, edo begiz jota?
 
Unibertsitate asko daude munduan, eta unibertsitate eredu asko, beraz. Sailkapenaren goialdean agertzen direnek ikerkuntzan tradizio handia izan ohi dute. Baina askotan sailkapen horretan gora egiteak lehia ekartzen du, ahalik eta lan gehien publikatzearen beharra. Ondo dago ikerketak egitea, baina gauza bat da ikerketak egitea aldizkari ofizialetan argitaratzeko, eta beste bat da gizartearentzat, enpresentzat eta erakundeentzat ikertzea; horiei laguntzeko. Bigarrena egiten saiatzen gara gu.
 
Elkarrizketa osoa irakurtzeko egin klik hemen.