Gaur amaituko da XXXI. Euskal Antzerki Topaketetako kartelen erakusketa

Uztarria.eus 2013ko eka. 20a, 12:11

Bihartik aurrera Arte eta Diseinu ikastegiko erakusketa egongo da ikusgai Betharram aretoan: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara. Urtean zehar egon diren ikastaro ezberdinetan landutako lanak erakutsiko dituzte bertan. 

Gaur, ekainak 20, amaituko da XXXI. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartel lehiaketako erakusketa, eta horrekin batera, kartelik gustukoenari botoa emateko aukera. Ekainaren 8tik gaur arte, hogeita hamarretik gora obra egon dira ikusgai Betharram aretoan. Uztailean esango dute zein kartel izan den lehiaketako irabazlea. 

Arte eta Diseinukoen erakusketa

Antzerki Topaketetako kartelen lehiaketaren erakusketak gaur ateak itxiko dituen arren, bihartik aurrera Arte eta Diseinu ikastegiko erakusketak hartuko dio erreleboa. Betharrameko aretoan egongo da ikusgai: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara. 

Arte eta Diseinuko ikastegiak ikastaro ezberdinak eskaintzen ditu urtean zehar, herritarren kultur eta arte harremanak garatu eta gazte zein helduentzako ekintza aberasgarriak lanzeko asmoz. Erakusketan urtean zehar lau tailerretan egindako lanak egongo dira ikusgai: margo lanak, teknika desberdinetako marrazkiak, egur tailak eta eskulanak.