Ikusgai dago 'Irria dario haizeari' dokumentala

Uztarria.eus 2013ko eka. 20a, 12:49

Joan den asteko ostegunean aurkeztu zuten Irria dario haizeari dokumentala Errezilgo eskolako kiroldegian. Familia bat da dokumentalaren protagonista. Maritxu Uzkudun errezildar presoa eta haren senitartekoak (ahizpa, ama eta iloba), hain zuzen ere. Granadan (Andaluzia, Espainia) dago preso Uzkudun 197/2006 doktrina ezarrita. 

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleek, tartean, Yuri Agirre azpeitiarrak, egin dute dokumentala, eta osorik ikusi daiteke dagoeneko.