Uraren inguruko mahai-ingurua egingo dute gaur, Sanagustinen

Uztarria.eus 2013ko eka. 20a, 11:59

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak antolatu du mahai-ingurua, eta Uraren prezioa, tarifak eta kudeaketa mota izenburupean eztabaidatuko dute bederatzi lagunek. 18:00etan hasiko da, eta besteak beste Eneko Etxeberria alkateak edo Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua izango dira hizlariak.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak antolatuta mahai-ingurua izango da gaur, osteguna, Uraren prezioa, tarifa eta kudeaketa mota izenburupean. Sanagustin kulturgunean izango da, 18:00etan hasita. Hainbat gairen inguruan eztabaidatuko dute eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak azkenaldian uraren gainean eztabaidarako gai direnak jarriko ditu mahaiaren gainean:

- Zilegi al da urarekin dirua egitea?
- Noren esku egon behar du uraren kudeaketak?
- Zenbat ordaintzen duzu zuk?
- Berdin ordaindu behar al dugu guztiok ura? (dendak, industriak, ikastetxeak, ospitaleak, tabernak, elkarteak, suhiltzaileak)
- Ura: garestia ala merkea?

Hauek hartuko dute parte mahai-inguruan:

1. Gipuzkoako Foru Aldundia: Iñaki Errazkin, Ingurugiro diputatua.
2. Uraren Euskal Agentzia: Aitor Beldararin.
3. ENBA:  Xabier Iraola, Euskal Nekazarien Elkarteko koordinatzailea.
4. EHU/UPV: Javier Almandoz, Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanikako irakaslea.
5. EHU/UPV: Iñaki Antiguedad, Geologian Doktorea eta Hidrologia Katedraduna.
6. BUNTPLANET: Ainhoa Lete, Bunt Planet-eko kide sortzaile eta gerentea.
7. LAB: Urtzi Ostolozaga, Ingurumen idazkaria.
8. Txingudiko Zerbitzuak: Miguel Angel Muñagorri, Txingudiko Zerbitzuakeko gerentea.
9. Ur Kontsortzioa: Eneko Etxeberria, Ur Kontsortzioko Lehendakaria eta Azpeitiko alkatea.