Bihotz-biriken suspertze ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus 2013ko eka. 19a, 12:47

Saioak uztailaren 1ean eta 2an izango dira. Bi eguneko ikastaroa irekia izango da, eta ez da aurretiazko osasun ezagutzarik beharko. Ordutegia 16:30etatik 21:00etara bitartekoa izango da eta 80 euro ordaindu beharko da. Izena emateko DYAk Azpeitian duen ordezkaritzara (Urola kalea) joan edo 943 46 46 22 telefonora detu beharko da. 

DYAk bihotz-biriken suspertze eta DEA (Kanpoko Desfibriladore Automatikoa) ekipoen erabilerarako ikastaroa antolatu du uztailaren 1erako eta 2rako. Saioak teoriko-praktikoak izango dira eta helburuak bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihtoz-biriken suspertze mugimenduak (BBS) burutzen eta DEA erabiltzen ikastea dira. 

Edonork hartu dezake parte bi eguneko ikastaroan, eta ez da aurre ezagutzarik beharko. Saioak 18:30etatik 21:00etara izango dira, eta 80 euro ordaindu beharko da. Ikastaroaren eduki guztiak dituen eskuliburu bat ere banatuko dute bertan. Izena ematea nahi duenak DYAk Azpeitian duen ordezkaritzara (Urola kalea) joan edo 943 46 46 22 telefonora deitu beharko du. Ikasle kopurua mugatua izango da.