Oier Agirrezabala Sanseko prestatzaile fisikoa izango da

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 18a, 12:45

Oier Agirrezabala azpeitiarra Sanse taldeko prestatzaile fisikoa izango da. Orain arte Realeko Jubenil mailako taldearen eta Euskal Ligako kadeteen prestakuntza fisikoaz arduratu izan da. Sanseko talde teknikoko kide izango da Agirrezabala, eta Asier Santana entrenatzaile eta Imanol Alguacil bigarren entrenatzaile izango dira.

Horrez gain, bi azpeitiar gaztek Lagun Onaketik Realerako jauzia egingo dute datorren denboraldian. Infantil Txiki mailako Aitor Aranguren eta Jakes Gurrutxaga dira Realak deitu dituen jokalariak. Lagun Onakekoek azaldu dutenez, "Reala aspalditik ari zen jokalari hauei segika. Gainera, asteburuan jokatu den Iraurgi Cup torneoan ere parte hartu du Gurrutxagak Lagun Onakekin. Arangurenek, ordea, ebakuntza egitear dagoelako ezin izan zuen jokatu".