Mikel Salegi 'Kortatxo'-k entrenatuko du Zarauzko nesken futbol taldea

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 18a, 13:32
Mikel Salegi 'kortatxo'-k entrenatuko du Zarauzko nesken taldea.

2002tik Zarauzko lehen taldeko entrenatzailea izan den Joseba Zubizarreta Galtxa-k ere jubenilen taldea entrenatzeko ardura hartuko du. Urola Kostako Hitza-k Kortatxorekin hitz egin du.

Futboleko klubak hasi dira datorren denboraldia antolatzen. Zarautz Futbol Klubak dagoeneko baditu nobedade batzuk: orain arte gizonezkoen lehen taldea entrenatu duen Joseba Zubizarreta Galtxa azpeitiarrak bere postua utzi eta Zarauzko jubenilen ardura hartuko du. Zubizarretaren tokia lehen taldean Pablo Turrillasek hartuko du; honek Espainiako Hirugarren mailako Gernika entrenatzen jardun du. Horrez gain, Zarauzko neskek entrenatzaile berria izango dute hurrengo denboraldian. Beste azpeitiar bat: Mikel Salegi Kortatxo.

Salegi azken lau denboraldietan Oiartzungo nesken taldearekin aritu da. Oiartzunera joan aurretik Azpeitiko Lagun Onak-en nesken gidari izan zen bost denboraldiz. Entrenatzeko lana erosoago egitearren eta Zarauzko futbol klubak nesken futbolerako "proiektu polita" duelako eman dio baiezkoa Salegik Zarautzen eskaintzarI. "Oiartzunen lau urte egin ditut eta kupoa bete dut, bai bidaia aldetik, bai taldeari dagokionez. Talde batean lau urte baino gehiago egitea gehitxo delakoan nago, eta iaz ere uztear egon nintzen. Gainera, Azpeititik Zarautzerako bidea ere motzagoa eta erosoagoa da", azaldu dio Urola Kostako Hitza-ri Salegik. Hala ere, oraindik Oiartzunekin ari da; "denboraldia bukatu gabe daukagu, Kopa jokatzen ari gara", dio Salegik.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.