Espanyolek irabazi du Iraurgi Cup 2013

Uztarria.eus 2013ko eka. 17a, 13:14
Espanyoleko jokalariak sari-banaketa ekitaldian.

Espanyol 3 eta 1 nagusitu zen Bilboko Athletic-en kontra, finalean. Guztira, hasierako kanporaketa fasean eta txapelketan 49 taldek hartu dute parte.

Joan den urteko gisan, aurten ere Espanyolek irabazi du Iraurgi Cup futbol 8ko txapelketa. Atzo, igandea, goizean jokatu ziren txapelketako azken partidak Garmendipeko futbol zelaietan, eta Bilboko Athletic-ek eta Espanyolek jokatu zuten finala. Herrialde Katalanetako taldea nagusitu zen 3 eta 1.

Txapelketan aritu diren taldeak dira: Barcelona, Malaga, Osasuna, Sporting, Antiguoko, Real Madrid, Valencia, Zaragoza, Celta, Lagun Onak A, At. Madrid, Sevilla, Villarreal, Racing Club, Alaves, Getafe, Rayo Vallecano, Espanyol, Valladolid, Athletic, Ermua, Vasconia, Barakaldo eta Bansander. Aipatutako azken lau taldeek, orain bi asteburu jokatutako txapelketan lortu zuten txapelketa nagusirako sailkatzea.

Guztira, hasierako kanporaketa fasean eta txapelketan 49 taldek hartu dute parte, eta horietatik 25 izan dira Gipuzkoakoak. Orotara 900 bat lagun izan dira bi asteburutan Azpeitian; jokalariak eta haien familiak zein entrenatzaileak. Boluntario lanetan, berriz, ehun bat herritar aritu dira.

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

Zapatuko argazki batzuk jarri dituzte Urola Kostako Hitza-ren webgunean.