Kartelak ikusi eta gustukoena hautatzeko parada Betharramen

Uztarria.eus 2013ko eka. 11a, 20:55

Joan den zapatutik martxan da Betharrameko aretoan XXXI. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren erakusketa. Lehiaketara aurkeztu diren hogeita hamarretik gora lanak ekainaren 20a arte egongo dira ikusgai bertan eta, aurreko urteetan bezala, ikusleek gustukoen duten kartelaren aldeko botoa ere eman hala izango dute.