Ehun euroko hamar txartel banatuko ditu Bertanek, ekainean

Uztarria.eus 2013ko eka. 11a, 14:10

Elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean zozkatuko dituzte txartelak, hilaren 30ean.

Bertanen merkatari elkarteko dendetan gastatzeko ehun euroko hamar txartel banatuko ditu ekainean, elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean. Bale horiek eskuratzeko eta zozketan parte hartzeko bezeroari izen-abizenak eta telefonoa eskatuko dizkiote elkarteko dendetan, eta zozketa hilaren 30ean egingo dute.