Aitor Zubizarretari agurra bertsotan

Uztarria.eus 2013ko eka. 11a, 14:56

Joan den zapatuan egin zuten Iraurgi SBkoek denboraldi bukaerako bazkaria. Bazkalostean, Jon Gurrutxaga klubeko jokalariak bertsoa bota zion Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalariari, Portlandeko Unibertsitateak emandako beka bat tarteko, bertako Portland Pilots taldean jokatuko du-eta hurrengo lau urtetan.