Josu Oiarzabal eta Jon Gurrutxaga bigarren, Plazatik Gaztetxerako finalean

Uztarria.eus 2013ko eka. 11a, 12:37

Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen Txapelketako finala jokatu zen asteburuan. Bi azpeitiar izan ziren bertan: Josu Oiarzabal Xenpelar eta Jon Gurrutxaga. Buruz burukora iritsi zen azpeitiar bikotea, baina ezin izan zuten txapela lortu Oihana Iguaran amasarraren eta Unai Mendizabal zizurkildarraren kontra. 

Horrenbestez, bigarren postuan eskuratu zuten Oiarzabalek eta Gurrutxagak, 291,5 puntu batuta. Iguaranek eta Mendizabal garaileek, berriz, 311,5 puntu lortu zituzten. Hemen saioaren inguruko kronika.