Haurren elikaduraz hitzaldia emango dute gaur

Uztarria.eus 2013ko eka. 11a, 12:02

Txiki Txoko ludotekan izango da, 19:00etan hasita. Idoia Larrañaga izango da hizlaria.

0 eta 12 urte arteko haurren elikadurari buruzko hitzaldia antolatu du Udaleko Gazteria sailak. Gaur, asteartea, izango da 19:00etan hasita, Txiki Txoko ludotekan. Hizlaria Idoia Larrañaga izango da, eta gaur egungo elikadura ereduez, elikadura osasuntsuaz eta etapa bakoitzean jan beharrekoaz arituko da.