Aparkaleku berria Bustinzuriko Errebaleko ibaialdean

Uztarria.eus 2013ko eka. 10a, 20:12

Bustinzuriko Errebaleko ibaialdean, Inpernu soziedadearen ondoan (argazkian), atondu dute kotxeak aparkatzeko gune berria. Aparkaleku berria Olazko Andre Mariaren plaza oinezkotzeko egiten ari diren lanekin lotuta dago. Izan ere, Olazko Andre Mariaren plazan galduko diren aparkatzeko tokien truke prestatu du gune berria Udalak.