Agenda 21en urteurren festa egin zuten zapatuan

Uztarria.eus 2013ko eka. 10a, 14:56

Joan den zapatuan egin zuten Agenda 21en hamargarren urteurren festa, Ingurugiro Etxea Museoan. Jende ugari bertaratu zen, eta 11:00etatik 14:00etara bitartean hainbat ekintzaz gozatzeko parada izan zuten gaztetxoek eta haien gurasoek. Besteak beste, haurrek energia sortzeko esperimentuak ikusi eta egiteko aukera izan zuten. Hala nola, festaren baitan, museoan bertan hamaiketako moduan jan zituzten txorizoak erre zituzten gaztetxoek. Segidan, festako argazki bilduma.