Ernai gazte antolakundeko kideak elkarrizketa digitalean izango dira bihar

Uztarria.eus 2013ko eka. 10a, 14:39

Ernai gazte antolakundeko Irati Labaka eta Mikel Maiz elkarrizketa on-linean izango dira bihar, asteartea, 19:00etatik aurrera, Uztarriaren egoitzan. Bidali zure galderak hona.

Bihar, asteartea, Ernai gazte antolakundeko Irati Labaka eta Mikel Maiz Uztarriaren egoitzan izango dira elkarrizketa digitalean, 19:00etan hasita.

Joan den martxoan sortu zen Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundea, Zukgua prozesu eratzailearen ostean. Azpeitian ere osatu dute taldea, eta antolakundearen nondik norakoez-eta zuek egindako galderei erantzuten izango dira Labaka eta Maiz Uztarrian. Bidali ordurako zure galderak hona.