Kordoban, Juan Karlos Arruti 'Paterra'-ri elkartasuna adierazten

Uztarria.eus 2013ko eka. 10a, 13:02

Hogeita hamabost bat lagun Kordoban (Andaluzia) izan dira asteburuan, Juan Karlos Arruti 'Paterra' euskal preso azpeitiarrari elkartasuna adierazten. Ostiralean abiatu zen autobusa azpeititik Kordobarantz eta zapatu goizean iritsi ziren kartzela atarira. Handik aritu ziren Paterrari elkartasuna adierazten, eta gero Kordobako alde zaharra bisitatzeko parada izan zuten. Atzo, igandea, goizean iritsi ziren bueltan Azpeitira.

Paterrak duela hiru urte eta erdi pasa, 2009ko irailaren 10ean, bete zuen ezarritako zigorra, baina 2010eko otsailean 1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezartzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hori dela-eta, 2019ko irailera arte luzatu zioten zigorra. 2012ko maiatzeko aldizkarian Arrutiren inguruko erreportajea kaleratu zuen Uztarriak.

Herrira bilguneak azaldu duenez, "estatuei ezinezkoa zaie espetxe politika hau Europaren aurrean defendatzen jarraitzea, giza eskubideen aurka doalako, eta baketik eta gure herri honek behar duen gatazka politiko luze honen konponbidetik urruntzen gaituelako".