Mireia Epelde txirrindularia Emakumeen Biran ari da parte hartzen

Uztarria.eus 2013ko eka. 7a, 13:04

Atzo, osteguna, hasi zen Iurretan (Bizkaia) XXVI. Emakumeen Bira, eta igandera bitartean jokatuko da proba, eta 59. postuan helmugaratu zen Epelde.

Atzo, osteguna, hasi zen Iurretan (Bizkaia) XXVI. Emakumeen Bira, eta igandera bitartean jokatuko da proba. Proban parte hartzen ari da Michela Fanini taldeko Mireia Epelde azpeitiar txirrindularia, besteak beste. 

Atzoko 91,3 kilometroko proban 59. izan zen Epelde, eta gaur Aretxabaletan izango dute 109 kilometroko lasterketa. Bihar, zapatua, erlojupekoa izango dute Urduñan, eta azken proba, igandena izango da. 88 kilometroko itzulia egin beharko dute txirrindulariek, eta Fruizen hasi eta Gamizen bukatuko da.