Hasi dira Eliz kaleko festak

Uztarria.eus 2013ko eka. 7a, 12:49

Atzo, osteguna, hasi ziren Eliz kaleko festak, etxafuegoa bota ostean. Gero, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen eta buruhandien kalejira izan zen, eta hainbat haur eta gaztetxo izan zen bertan. Gaur, ostirala, eta biharko hainbat ekimen antolatu dute Eliz kalean.

Hemen egitaraua:

- Ekainak 7, ostirala.

18:00etan, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen kalejira. Gero, buruhandiak.

19:00etan, kitarra poteoa kalez kale.

22:30ean, Haritz eta Montte trikitilarien erromeria.

- Ekainak 8, zapatua.

13:00etan, Itsasiko Dantza Taldekoen kalejira.

19:30ean, Nuarbeko Martin txistulariarekin kalejira.

20:30ean, afaria, Baigeran.

23:00etan, Gabezin taldearen emanaldia.

00:00etan, zozketa.