Lau azpeitiar Gipuzkoako Foru Aldundiaren IV. Erremonte Kopan

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2013ko eka. 6a, 18:47
Aurkezpeneko argazkian, ezkerretik hasita seigarrena eta zazpigarrena, Etxeberria IV.a eta Agirrezabala. (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

Atzo, asteazkena,  aurkeztu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundikoek Txapelketaren nondik norakoak. Zortzi erremontistak hartuko dute parte bertan. Finala Zestoan jokatuko da, ekainaren 28an. 

Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko saria - IV. Erremonte Kopa. Zortzi erremontistak hartuko dute parte bertan, bikoteka. Zortzitik lau azpeitiarrak dira: Aritz Etxeberria Etxeberria IV.a (Urrestilla) eta Igor Agirrezabala (Matxinbenta); eta, Xuban Oiarzabal Matxin III.a (Matxinbenta) eta Ion Etxeberria (Azpeitia).

Txapelketaren partidak honako toki eta egunetan izango dira: Lazkaon, ekainaren 7an; Hernanin, ekainaren 14an; eta Aizarnazabalen, ekainaren 21ean. Finala ekainaren 28an izango da, Zestoan.