Gaur arratsaldean hasiko dira Eliz kaleko festak

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 6a, 14:13
Iazko txistularien kalejira Eliz kalean.

Gaur hasi eta etzi, zapatua, bitartean festa giroa izango da nagusi Eliz kalean. 18:00etan emango diote hasiera etxafuegoarekin. Gero, Musika Eskolako ikasleen kalejira izango da, buruhandiekin batera.

Azpeitiko Eliz kalea festetan izango da gaur, osteguna, arratsaldetik larunbat gauera arte. Korputz jaiei hasiera emateko etxafuegoa gaur 18:00etan botako dute, segidan Juan Antxieta musika eskolako ikasleek kalejira egingo dute eta buruhandiak ere ibiliko dira kalean. 19:00etan, berriz, parrokiko Soledadeko kaperan meza izango da kaleko hildakoen alde.
 
Festak segida bihar arratsaldean izango du, berriro kaleak alaitzen musika eskolako ikasleak eta buruhandiak ibiliko dira eta gero gitarra-poteoa egingo dute. Iluntzean, berriz, Haritz eta Montte trikitilariekin erromeria izango da.
 
Larunbat eguerdian Itsasiko dantzarien emanaldia izango da eta iluntzean Baigeran lagunarteko afaria egingo dute. Afalostean Gabezin taldearen erromeria izango da.
 
Hemen egitaraua osorik:
 
Ekainak 6, osteguna.

18:00etan, etxafuegoa bota eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejira.

Ondoren, buruhandiak.

19:00etan, meza, Bakardadearen kaperan.

Ekainak 7, ostirala.

18:00etan, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen kalejira. Gero, buruhandiak.

19:00etan, kitarra poteoa kalez kale.

22:30ean, Haritz eta Montte trikitilarien erromeria.

Ekainak 8, zapatua.

13:00etan, Itsasiko Dantza Taldekoen kalejira.

19:30ean, Nuarbeko Martin txistulariarekin kalejira.

20:30ean, afaria, Baigeran.

23:00etan, Gabezin taldearen emanaldia.

00:00etan, zozketa.

---

Itsasi Euskal Kultur Taldea. Sorrera: 1977. / Itsasi Euskal Herriko dantza talde bat da, eta bere helburua euskal kultura landu eta zabaltzea da. Orain dela 23 urtetik ari da lan horretan, euskal dantzak mundu osora zabaldu nahian. Dantza eta musika eskola ditu, ttuntturroak, danborradako taldea... / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Juan Antxieta Musika Eskola. Sorrera: 1983. / Musikako lehen eskolak Karmelo Etxegarai ikastetxean Sanjuandegin zituen lokaletan eman zituzten, eta gero Oktogonoan. Lehen 25 urteetan Musika Eskolatik hiru mila ikasle inguru pasatu ziren. Ekitaldi nagusiak: Santa Zizili eta ikasturte bukaerako jaialdiak. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak