Hogeita hamabost bat lagunek hartuko dute parte Elkartasun Martxan

Uztarria.eus 2013ko eka. 6a, 12:47

Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiar presoa Kordobako espetxean dago preso, eta hari elkartasuna adierazteko antolatu dute martxa. 21:30ean abiatuko dira Azpeititik Kordobara, eta igande goizean iritsiko dira berriz bueltan Azpeitira. 

Bihar, ostirala, abiatuko da Elkartasun Martxa Azpeititik Kordobara (Andaluzia), eta 35 bat lagun joango dira Kordobako espetxera, Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiar presoari elkartasuna adieraztera. 

Bihar, 21:30ean abiatuko da autobusa Azpeititik, eta zapatu goizean iritsiko dira Kordobara. Han, espetxeari buelta emango diote "ohiu eta zarata eginez", eta gero Kordobako alde zaharra bisitatzeko astia izango dute, 22:00ak bitartean. 

Paterrak duela hiru urte eta erdi pasa, 2009ko irailaren 10ean, bete zuen ezarritako zigorra, baina 2010eko otsailean 1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezartzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hori dela-eta, 2019ko irailera arte luzatu zioten zigorra. 2012ko maiatzeko aldizkarian Arrutiren inguruko erreportajea kaleratu zuen Uztarriak.