Haur eta gaztetxoen krosa izango da igandean, Sanjuandegin

Uztarria.eus 2013ko eka. 6a, 13:05
Iazko kroseko une bat.

Lasterka egin nahi dutenek egunean bertan, 10:15etik 10:50era bitartean eman ahal izango dute izena Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan. Gero, 11:00etan hasiko da krosa txikienekin eta mailaz maila jarraituko dute gainontzeko lasterketek.

Haur eta gaztetxoen krosa izango da igandean, hilak 9, Sanjuandegi auzoan. Aurten seigarren aldiz egingo da Xanjuandegiko Krosa. Bertan, 1999 eta 2008 urteen bitartean jaiotakoek hartu dezakete parte.

Izena igande goizean eman behar da, 10:15etik 10:50era bitartean, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan. Gero, txikienen (2008-2007 urtekoak) probarekin hasiko dute krosa, 11:00etan. Behin lehen lasterketa bukatutakoan, mailaz maila hasiko dira gainontzeko lasterketak, 11:10ean, 11:20an, 11:30ean eta 11:40an.