Musika Eskolako ikasleen saioa gaur, Betharrametan

Uztarria.eus 2013ko eka. 5a, 12:06
Musika eskolako ikasleak Santa Zeziliako kontzertuan.

Ekainaren 7an, ostirala, intsrumentuen erakusketa eta entzunaldia izango dira plazan. Ikasturte bukaerako jaialdia, berriz, hilaren 19an, asteazkena, egingo dute, Soreasu antzokian.

Azpeitiko Juan Antxieta Musika Eskolako izango da gaur, 18:30ean, Betharrameko aretoan. Musikako ikasleek eskainiko duten entzunaldian hainbat musika tresna entzuteko aukera egongo da. Bihar ere emanaldia eskainiko dute Juan Antxieta Musika Eskolako III. mailako eta kontserbatoriorako sarrera egingo duten ikasleek.

Ekainaren 7an, ostirala, intsrumentuen erakusketa eta entzunaldia izango dira plazan, 18:30ean hasita. Hurrengo egunean, ekainaren 8an, Oinkadak emanaldia izango da plazan. Igandean, ekainaren 9an, musika eskolakoek festa egingo dute 11:30ean. Ikasturte bukaerako jaialdia, berriz, hilaren 19an, asteazkena, egingo dute Soreasu antzokian.

Ekainaren 12an eta 13an izango dira Musika Eskolako azterketak, eta ikasle bakoitzari jakinaraziko diote ordutegia. Aldiz, informeak eta 2013/14 ikasturteko ordutegiak ekainaren 20an, 15:00etatik 16:30era bitartean banatuko dituzte.

---

Juan Antxieta Musika Eskola. Sorrera: 1983. / Musikako lehen eskolak Karmelo Etxegarai ikastetxean Sanjuandegin zituen lokaletan eman zituzten, eta gero Oktogonoan. Lehen 25 urteetan Musika Eskolatik hiru mila ikasle inguru pasatu ziren. Ekitaldi nagusiak: Santa Zizili eta ikasturte bukaerako jaialdiak. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak