Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2013ko eka. 4a, 11:48

Besteak beste, 2013ko Plan Ekonomiko Finantziarioa eta herritarren parte hartzearen araudia behin betiko onartzekoak dira. 19:30ean hasiko da plenoa, udaletxeko areto nagusian.

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2013ko Plan Ekonomiko Finantziarioa eta herritarren parte hartzearen araudia behin betiko onartzekoak dira. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatza osoak 2013ko martxoaren 21ean eta maiatzaren 7an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- 2013.ko Plan Ekonomiko Finantziarioa onartzea.

3.- Herritarren parte hartzearen araudia onartzea behin betiko izaeraz.

4.- Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko elkarteeei diru-laguntzak emateko oinarrien aldaketa onartzea.

5.- Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako aurre egiteko norbanakoei emango zaizkien garraiorako udal-laguntzetarako 2013ko diealdia eta hura arautuko duten oinarriak onartzea.

6.- Energia alorrean EEErekin hitzarmena sinatzea "Alkateen Itunerantz".

7.- UEMAko erakundean Udalaren ordezkaritzarako izendapenak.

8.- Foru Ibilbidean oinezkoentzat pasoa: 5 azpiko lokalaren zati batek 20 urterako erabilera publikoa izateko alokairua onartzea.

9.- Galdera eta erreguak.