Azpeitiarrek eginiko film laburra

Uztarria.eus 2013ko eka. 3a, 19:02

Yuri Agirre azpeitiarrak film labur batean gidoi, produzkio eta posprodukzio lanak  egin ditu, unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikaziozko ikasketen baitan. Azpeitiar ugari bildu dira lana egiteko, aktore lanak Agirrek berak eta Ane Arenasek egin baitituzte, eta produkzio laguntzailea ere Xabier Otamendi azpeitiarra izan baita. Kasik taldearen Kale edo bale abestia hautatu dute film laburreko musika gisa. 

Beltza da filmaren izena, eta Zuri-Beltz izeneko neska baten asmoak kontatzen dira bertan. Gaizki sentiarazi dutenei egindakoak itzultzeko asmoa du neskak, mendekuaz gozatuz. 

Lana unibertsitaterako egin dutenez, ez dute inon aurkezteko asmorik. Hala ere, Vimeo-n dago ikusgai.